A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TXEPETXA
      (1894)

AMERIKAKO PANPETAN
      (1900)

ZAZPIAK BAT
      (1900)

MARTINSALTUA
      (1901)

BERRI ON BAT
      (1903)

URTEBERRI
      (1903)

  literaturaren zubitegia  

 

LIMOSNATXO BAT

        Pedro Mari Otaņo , 1893

 

 

Mutil koxkor bat itsu-aurreko zuela aldamenean,

gizon burusoil bizar-zuri bat bi makuluren gainean

kale eskinan ikusi nuen inora ezin joanean,

ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzanean...

Limosnatxo bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.

 

Zerbait emanaz galdetu nion ahal zan modu onenean,

jaiotzetikan al zeukan ala gaitzak hartua mendean,

erantzun zidan: «Ez semea, ez, nik sasoia nuenean

ez nuen uste iritsitzerik honetara azkenean...

Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean».

 

Eta segitu zuen esanaz: «Lehengo gerrate denean,

ni aurren xamar ibiltzen nintzan beti edo gehienean,

nekatu gabe aisa igoaz aldapik luzeenean,

ez zan burura asko etortzen gu hala genbiltzanean...

Gero limosna eskatutzerik Jainkoaren izenean».

 

Odola bero eta burua harroa dagoenean

edozein moduz sartutzen da bat halako itsumenean:

Atsekabe ta negar saminak badatoz ondorenean,

nola ere bait batek bizia utzitzen ez duenean...

Limosnatxo bat eskatu behar Jainkoaren izenean».

 

Inoiz pentsatzen nere artean ni jarritzen naizenean

gaur ere asko dirala joango lirakenak zuzenean,

ez luke inor sinistatuko zer pena ematen di'an.

Ai! horla nintzan ni ere sano ta gazte nengoenean...

Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean».

 

Ai! txorakeri asko egiten da zentzurik ez danean;

sinista zazu ur hau pasea daukanaren esanean:

Hobeago da sasoi dan arte saiatutzia lanean,

negar eginaz ibili gabe gero denbora joanean

limosnatxo bat bildu ezinik Jainkoaren izenean».

 

© Pedro Mari Otaņo    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko