Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BANATOR
(2004)
METRIKA KONTUA
(2004)
AZKEN AUKERA
(2004)
HARRI METAK
(2004)
ATZERAKO ZENBAKETA
(2009)
MUDANTZA
(2009)
FORENTSEARENEAN
(2009)
NEURRIAK
(2009)
EZKUTALEKUA
(2009)
UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA
Xabi Borda , 2009
atera anorakaren patrikatik klarion beltza
egin azpimarra luze bat behatzetan
zenbatu dezagun euria
hasteko belarriko saskian bildutako tantak
bosteko multzotan jarri
eta hezetasuna neurtuko dugu
gero lortutako zenbakiari belarra gehituko diogu
etengabe urruntzen diren urratsak
eta aireratu ezinez lurra jotako hitzak
azkenik emaitza bazterretan zabaldu
eta bidearen kilometro kopuruaz zatitu ondoren
lokatzaren bataz bestekora hurbilduko gara
eredu honekin udazkenaren nondik norakoa
hodei beltzen geometria
aterkien diametroak kalkulatuko ditugu
© Xabi Borda