Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LIMOSNATXO BAT
(1893)
TXEPETXA
(1894)
AMERIKAKO PANPETAN
(1900)
MARTINSALTUA
(1901)
BERRI ON BAT
(1903)
URTEBERRI
(1903)
ZAZPIAK BAT
Pedro Mari Otaņo , 1900
Zazpi ahizparen gai dan oihala ebakirikan erditik,
alde batera hiru soineko utzirikan, lau bestetik
guraizeakin berezi arren bakoitza bere aldetik,
ezagutzen da jantzi dirala zazpiak oihal batetik.
Oihaltzat hartu zagun euskera, guraizetzat Bidasoa,
ibai koxkor bat besterik ez da, hutsa balitz itsasoa:
elkarren hurbil daude zazpiak, muga deitzen da Pausoa,
zergatik izan behar ez degu famili bakar osoa?
Arbola baten zainetatikan sortzen diran landareak
bezela gera, Bidasoaren bi aldetako jendeak:
berdinak dira gure jatorri, ohiturak eta legeak,
Ama Euskerak magal berean hazitako senideak.
Ama Euskera! bere semeak gu Ameriketan zenbat
arkitzen geran! Ta urrutitik maiteago degu hanbat:
hemen ez dago Bidasoarik ta beste trabik han hainbat;
Ama maitea indartu dedin, bizi bedi Zazpiak Bat.
© Pedro Mari Otaņo