Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE
(2001)
DENDAKO LEIHOTIK
(2001)
EGUNA GOGORATUZ NABIL
(2001)
GUDA
(2006)
URTE ILUNETAKO OROITZAPENA
(2006)
ZER OTE DA?
(2006)
BIDAIA DESKRIBATUKO DIZUT
(2006)
BASO ILUNETIK NABILELARIK
David Tijero , 2001
Baso ilunetik nabilelarik
zeru griseko argi mehea nekez sar daiteke
euria entzun dezaket
senti dezaket neure gainean
milaka tanta txiki handietan batuz, hostoak abailtzekotan
enbataren haizeak oihu egiten dit adarren artean
kementsu astintzen dita
ikusterik ez ditudan basoaren soek arakatzen naute
epaiketa baten leporatu bakarra izango bainintzan
sententzia baten zain erruduna dagoen gisan
lokatzak geldiarazten nau
harrapatzen naute sustraiek
huntzak hormari eraso egin bezala
hazten dira neure oinetan
besoak zurruntzen zaizkit
neu ere zuhaitz bihurtuko naiz
basoan sartzerakoan banekien
ekaitzetako garaian ez zela erraza
handik ateratzea barruratu ondoren.
© David Tijero