AUTILEKO GARAN
Charles Uhalde , 1953
Hogoi eta lau oren permisionerekin
kasernatik etxerat etorri naiz behin
denbora guti
jin eta parti
bainan arranguran
trena huts inen duta Autileko garan.
Nahi dut arribatu aski goiz kasernan
Mauleko trein goxoa zuk nauzu ereman
bai zuri esker
jin baizen laster
sartzeko bihar han
idurika nezazu Autileko garan.
Ni Autilerat eta nihun treinik ez zen
ordukotz aspaldian pasatua baitzen
oren berrian
ni zaharrian
hauxe duk maneran!
Bakarrik naiz gelditu Autileko garan.
Jaun garako xefari egin dut galdea
Ondoko treina, monsie, laster heldu dea?
Bai heldu bada
etorriko da
betiko tenorean
gaizik sartzen da bihar Autileko garan.
Hauxe da komendia! Nik etxea urrun
hotel ez ostaturik ez ageri nihun
martxoa eta
berorik ez eta
ilargi denboran
gaur eginen dugu lo Autileko garan.
Soldadoak nun nahi lo egiten daki
bainan Autile huntan kanbio da naski
zer gau luzea
horma haizea
ni hotzez ikaran
oro kontra nituen Autileko garan.
Bai eta beldur nintzan biharamuneko
ez ote nindutenez preso ezarriko
ukanik ere
futitu aire
soldado itxuran
zer gizona nintzana Autileko garan!
Iguzki ahula zen jin delarik goiza
kafe on bat gogoan edan dut ur hotza
hor dugu treina
goazen aitzina
ez egon begiran
alta ez ginden gaizki Autileko garan.
Kasernan ukan dut bai ongi etorria!
Hor abantxu desertor nintzan ekarria
nola esplika
ene taktika
ez da sines karan
treinak utzi nuela Autileko garan.
Treina galdu baduzu presondeia ez gal,
kapitainak eman dait lau egunen itzal
hau ere hemen
ez zen izanen
holako koleran
enekin lo in balu Autileko garan.
Pazientziaz ditzagun jasan gure penak
biharamun hobeak ahantz ditzan denak
taula hautsian
gosez asian
presondei ganbaran
hola usatua naiz Autileko garan.
Amikuztar maiteak jeiki zaite goizik
bi minuten berantak ez du esperantzik
atxikiz etxen
orena xuxen
prest jarriz bezperan
treina atxemaitekotz Autileko garan.
© Charles Uhalde