A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AUTILEKO GARAN
      (1953)

EIZENHOWER ETA NI
      (1953)

 

MINERO

        Charles Uhalde , 1956

 

 

Biba arrosa lilia

haren gainean erlia

arnoa edan eta joka dut ardur'-ardura legia

arros kolore nere sudurra, ikatz kolore begia.

 

Diote lehen gizona

lurretik zela egina

lurretik heldu, lurrak higatu eta iresten duena:

jaun mineroa, zu bide zira bizirik tripan daukana.

 

Mineroa, baduzu lan

miseriarekin gerlan

zertako zoaz lurpe beltzerat, zer abantailik duzu han?

Gure diruak kantineruak ezartzen ditu sakelan.

 

Lehenbiziko urtetan

ama zure besoetan

gizonxka baten geia ninduzun, zer bilakatu da nitan?

Zu galduz geroz edaria dut konsolatzaile frangotan.

 

Buru kolpe batez hola

hatxeman dut mina zola

hartu dut pala eskuan eta hartu lagunen eskola

iduritzen zait, ondikotz!, hemen kondenatua nagola.

 

Lanjer handian goatzi

errekontruak ainitzi

harri batek jo, bolborak erre edo bizirik ehortzi

arno maitea, eman kuraie!, zuretako bainiz bizi.

 

Jon Doni Petri maitia

zuk dabilazu atia

ene arima ez oino bila, badu gero 're astia

mundu hau beltza balin badare, zer izanen da bestia?

 

Mineroak denak anai

egunaz on, gauaz salbai

sosa duteno zentzua falta, dena laguna 'ta andregai

bainan dirua akabatzean ahal duazke zilorat bai.

 

Karta joko eta drago

libertimendua frango

arropa zikin, mutur zikina, sosa bota nahiago

mina ziloan barnarik noa eta zorretan barnago.

 

Zerbitxaria karesaz:

Marka pinterdia beraz

egarria naiz eta zainetan odol beltz hortarik eskas

bihar ere ttut kargatu behar hemezortzi tona ikatz.

 

Akabatu da eguna

maite zaitut arno una

zuk ifernuan ezarri nauzu, halere zaitut laguna

miserable bat bizi naizela ahantzarazten duzuna.

 

Ken hadi bidetik zalu

etsai, lagun edo drebru:

en' aitzinean gelditzen denak badik beti errekontru

muturreko bat bilatzen baduk prest ditiat bizpahiru!

 

© Charles Uhalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko