A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KARLISTEN PANPARROIKERIAZ
      (1874)

LUTXI
      (1875)

ARRATS IZUGARRIA!
      (1880)

VIVA ESPAÑA
      (1898)

  literaturaren zubitegia  

 

LOIOLAN

        Serafin Baroja , XIX. mendea

 

 

Dizdiz eguna

berde mendia

ikusgarria

zera ederren urdintasuna!

 

Jantzi ta apainez

eginik gala

Paseoa dala

jai lehenengoen guzien gainez.

 

Zer ibilera!

Presaka janaz

zipoka edanaz

guziak goaz Loiola aldera.

 

Mordoska jendez

ibai bidea

damatxo ederrez

ta galai finez dena betea.

 

Oihu ta algara

segi bidean

ta galdetzean

nora zoazte? -Gu, Loiolara!

 

Artsalde epelan

goitik beheti

jendea beti

kotxean, oinez edo txanelan.

 

Bere txortenan

lore gozoak

atzo jaioak

loreak ere bihotz barrenan.

 

Loiolan gera

zer alegria!

Mundu guzia

banatutzen da merendatzera.

 

Hauek muinoan

haiek zelaian

lur edo mahaian

ta Urumearen bazter ondoan.

 

Ta jan ta gero

irrits ta dantza

edo eskudantza

quiz  la polka, quiz  el bolero.

 

Harturik txanda

nehin danbolina

bada dantz fina

plazan erdian herriko banda.

 

Oraindik korrika

nahi dan fortuna:

hemen ttunttuna

hor txarrabeta ta han filarmonika.

 

Saltzaile pilak

gehitatikan

eskainirikan

hemen opilak han erroskilak.

 

Arrats ordua

fresko samarra

ilunabarra

aurrerantzean da haserretua.

 

Birigarrua

zuhaitzen goian

igela idoian

biak esanaz beren kantua.

 

Bai ere oilarrak...

adi zazute:

zer esan dute?

Etorri bihar, donostiarrak.

 

© Serafin Baroja    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko