Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LUTXI
(1875)
ARRATS IZUGARRIA!
(1880)
VIVA ESPAŅA
(1898)
LOIOLAN
(XIX. mendea)
KARLISTEN PANPARROIKERIAZ
Serafin Baroja , 1874
Mendian gora, basoan jira
ezin kalera jetxirik
hemendik itzul handik igesi
basahuntzen gisa bizirik
horra karlistak non nola diran
badiozute inbiririk.
Karlistak ditek gauza bat txarra:
kausa izatea zaharra
beren kanoiak, jende naparra
orain daukaten afarra
ume legunen bekokientzat
bihurtuko dek adarra.
Arbol zaharraren sustrai galduak
ez dik emango zumoa
tximinirako nahiz izan ona
ukatuko dik frutoa
Karlos bezela lizundutua
zegok bere partidoa.
Zazpi sakristau, hamabi alper
hogei basarritar babo,
Jauregi buru, Santa Kruz gero
azkenik berriz Otxabo,
erlijiua aitatu ezkero
basarritarrak akabo!
Hauek ditugu erlijioko
horma berriko santuak,
Euskal Erriak heldutzen ditu
horlako apostoluak,
horra por nobis esan ezkero
lerdekan mandamentuak.
Auzokoakin panpantxo dira
handik dakarte guzia
haiek txinguka, karlistak berriz
zintzilika miseria
beti honela juntatu ziran
gosea eta egarria.
Karlistak orain dira panparroi,
ustez badira gainean
segi mutilak, moteldu gabe
ea datorren urtean
zuen errege sartzen ote dan
Madriko ukuilu batean.
Zeinek pensatu, zeinek sinistu
gure baserri jendeak
denbora gutxi barrun dirala
markesak eta kondeak!
Liberal gaizto mordo batzuek
izango gera pobreak.
Napar karlistak esanagatik
usteltxoak zeratela,
guk badakigu berdin zer finak
zankuak dituzutela;
berritsu hoiek despreziatuta
bete zazute sakela.
Gure egunetan, beti bezela
libertadien doaiak
garaituko 'itu, desegingo 'itu
illuntasunen hodoiak,
lurperatuaz euskaldun txarren
bihotz faltsuen pozoiak.
© Serafin Baroja