A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KARLISTEN PANPARROIKERIAZ
      (1874)

LUTXI
      (1875)

ARRATS IZUGARRIA!
      (1880)

LOIOLAN
      (XIX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

VIVA ESPAŅA

        Serafin Baroja , 1898

 

 

        Marcha de Cadiz musikan

 

Baziaztik gureak

Rataplan!

soldadu fin maiteak

Rataplan!

manbisak zapaltzera

beltz zatarrak astintzera.

 

Mulatu etorkin hori

Rataplan!

sudur zanpatu lodi

Rataplan!

alfer guztiak nahaspil

bai mutil

mando pil

bota zak Kuba aldetik

esanaz bihotzetik:

Viva Espaņa!

 

Laster zuen izenak

famak banatuak

Espainia guzian

dirade ondratuak

bada gloria argian

aurrengo lorea

hala gaur ta beti izan da

onorea!

 

Aupa mutil!

bagiazik maniguara gu

puru haundiak fumatzera bai

manbisen bizkarretik.

 

Aupa mutil!

kafe fina ta azukrea ta

kaina ederrez betetzera bai

ta guaiaba gainetik

manbisen

manbisen bizkarretik.

 

Balienteak aurrera

baioneta zorrotz

beti trankil bihotza

eginaz beti gala

espainolak gerala

zergatik odola

edo balorea izan da

espainola!

 

Eta zuek laster gloriaz betea

ekarriko dezue maite dan bakea.

 

© Serafin Baroja    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko