Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LIMOSNATXO BAT
(1893)
TXEPETXA
(1894)
AMERIKAKO PANPETAN
(1900)
ZAZPIAK BAT
(1900)
MARTINSALTUA
(1901)
URTEBERRI
(1903)
BERRI ON BAT
Pedro Mari Otaņo , 1903
Unamunoko Migel
maisu jakintsuna,
ospatsu askok agur
egiten dizuna,
euskal kanta goxoak
sehaskan entzuna,
zer da ordea orain
gertatzen zaizuna?
Galtzen dihoalako
gure osasuna,
ta sendatu nahian
min oinazeduna,
esanaz diguzula
lehengo nahitasuna,
lepoa moztutzeko,
o, Jainko Jauna!
Ez da hori azkenik
eskatzen dezuna,
txit mesedez degula
derizkiozuna?
hara hor sendakai bat
ez genekiguna,
ta sinista erazi
ezin diguzuna.
Zer gogorra dan zure
biribiltasuna!
Salamancatik irten
da argitasuna
euskaldun batengandik
—zer edertasuna!—
ikusi arazteko
ongarri zaiguna,
gureganatutzeko
zoriontasuna!...
Anaiak, poz gaitezen,
badator eguna
herritar ahaltsu batek
bidezten diguna,
ta betiko dohatsu
egingo gaituna:
utzi dezagun gure
hizkuntza astuna,
jendeen arterako
balio ez duna,
eta betor erdera
eder ta leuna
—biak jakitea da
txit gauza iluna!—.
Egin zagun Migelek
esaten diguna,
eta guretzako da
berriontasuna.
Tubalen kastarentzat
zer etorkizuna!
Euskalduntasuna!
* * *
Edaririk onena
zer da? Behazuna.
hau da semeengandik,
Amatxo kuttuna,
kainaberaren puntan
hartu bihazuna,
ezagutu dezazun
gure maitasuna.
© Pedro Mari Otaņo