A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AZKEN BI MILA URTEETAN
      (2008)

HASI BALITZ EURIA
      (2008)

GALDUTAKO ZUBIXAK
      (2008)

MARINEL ZAHARRAREN BLUSA
      (2008)

 

ESKILANTXARRI

        Kemen Lertxundi , 2008

 

 

Eskilantxarriko kaio baten antzera

oinak bustirik

zure umezurtzaren

ezpainetan ez dago

irribarrerik

 

Baina zoaz, ta ez utzi

izan zinenan arrastorik

zaldi txuri

arrats hots, ez du damurik

ez du inor

 

Eskilantxarriko kaio baten antzera

heganean

 

Hiriaren baitan aurkituko bazenu

itsasontzirik

haize orratzik gabe

iparra datorkigu hegoaldetik

eta saldu, egiak

gezur arropak erantzirik

min bat berriz

erne da, lore artean

gerezi bi

 

Eskilantxarriko kabi huts bat bezala

deserrian

 

© Kemen Lertxundi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko