Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
36 GRADU
(2008)
NESKAK
(2008)
ESANAK
(2008)
PFAND
(2008)
EZTA HAZIA EREITEKO ERE
(2012)
ATZERRIAREN HEDADURA
(2012)
BETAURREKO BERRIAK
(2012)
HAU EZ DA ALIANTZA TAKTIKOA
(2012)
GAURKO AFARIA
(2012)
HOGEITA BAT PROLETARIO
(2012)
METRAILETEN MUGAK
Hedoi Etxarte , 2008
Foucaultentzat
erresistentzia, delitugintza, lege-hausteak eta, beraz,
transgresio mota guztiak bi helbururen zerbitzura daude:
lehenik, sistemaren baitan gorpuztea
honen boterea berresteko;
bigarrenik, sistemari bere halabeharrezkotasunarengatik
ezgizatiartasuna egoztea.
Musical elaborations
EDWARD W. SAID
Ohartzean mugak hori bihurtu dira
eta hegaztiek
eta karratutzen diren gurutzeek
iragan beroa dute helburu
gaurra biharamun ahoskatuz
ezagutuko banitu praka leunetan galdutako masailak
larru-gerrikoz
eta axota poltsikotik aterako dut
eta gerrian sartuko: zuri
tinta odolaz ordezkatuko dizut: beltz
falta dena falta dela
kotoizko koltxoiek jan nazatela
kiwiak tixertetan behera begira daude
saiatuta ere borobilak
ezin dira laukitu
ezintasuna:
biderdiko zura tiraderan
argibideak:
metraileten lagun on
zer du gaur lurrazpiak?
zerk du gelditzen? zerk zikintzen?
betaurrekoak dira sudurzaleenak
eta sudurrak gereziondozaleenak
estatu autoritarioa
ez da deus
egutegi barik
nire burua zartatzea irtenbide
zikintzeko barandilak hari eta arantzez
egunkariak berridazteko
itxaroten egongo ez bagina
ahaztutako zelai-isla
utzi isiltasuna lurrean
eta lurzoru margotu berriekin
zikinduko dira oinak
irudi garraxituak begipean margotzen
eta nik ez dut nahi hain arin
gugandik alde egin
© Hedoi Etxarte