A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

METRAILETEN MUGAK
      (2008)

36 GRADU
      (2008)

NESKAK
      (2008)

PFAND
      (2008)

EZTA HAZIA EREITEKO ERE
      (2012)

ATZERRIAREN HEDADURA
      (2012)

BETAURREKO BERRIAK
      (2012)

HAU EZ DA ALIANTZA TAKTIKOA
      (2012)

GAURKO AFARIA
      (2012)

HOGEITA BAT PROLETARIO
      (2012)

 

ESANAK

        Hedoi Etxarte , 2008

 

 

Esan zidan:

liburutegitik mugitu gabe

bidaiatzen zuen Jules Vernek

esan dit:

bihar gela txukundu

esan dit:

denek egiten dute oroimenaren alde lan

nork egingo du ahanzturaren alde?

esan diot:

zuk eta nik egin genezake

baina Gorlitzer eta Kottbusertor geltokien artean

ez da doinu vietnamdarrik entzun

Aral gasolindegi urdinak bertan darrai

Kreuzbergen txirrindulari

eta metro bidaiariak daude soilik

 

behin esan nion:

konpainia interesgarrian

desplazamendua bidaia egiten da

eta asteartean esan nion:

agian bere gorputza egon izan da

aipatu dituen hamaika leku horietan

baina buruak behintzat

ez du gorputzarekin bat bidaiatu

eta taxiak

geldirik daudela

panterak dira

lozorroan

zain

 

ni ere Jules bezala

liburutegian naiz

baina burua beste inora doakit

burukoa batera hondoratu genuen egun horretara

baina ez dakit

zergatik burua eta gorputza ez dauden ardatz berean

zergatik gizona den hiruzefaloa edo hirufaloduna

eta orain diot:

Samariterstrasseko geltokiak arrazoi duela:

ahanzturaren alde abaildu arte

 

DDRko etxeak dira nire sorburu

taxiak geldirik daudela

orain

bagoiko kanpai isildua besterik ez zara

trakets

 

© Hedoi Etxarte    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko