Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
TXABOLA
(2008)
SUSTRAI IZOZTUAK
(2008)
ISTORIO TXIKI BAT
(2008)
AMETSGAIZTOA
(2008)
TRAPU ZAHARRAK
Iban Izagirre , 2008
Trapu zaharra da
eta ez du astindu behar,
kizkurtuta dago,
arrazoiren ezkuturen bategatik
zokoan biluzik.
Lasai dago lo plantan
beraz ez dezagun astindu
ez gaitzan zipriztindu.
Gorde ditzagun gure trapuak
geure sestoetan,
inor iritsi ezin den
leku segururen batean.
Babes ditzagun tentuz
hautsik harrotu gabe
badakigulako,
bizitzaren parte izanik ere,
ezin direla agerian utzi.
Geureak ukitu nahi ez baditugu ere
trapu arrotzak erraz jipoitzen ditugu,
fantasia ilunez
egia nahita desitxuratuz.
Mingain beltzez pozoindu ditugu
besteen kontuak geuretzat hartuz,
eskuartean nahastu ditugu
gizagaixoen zatarrak,
ikusi ezinaz milaka oihal kakazteko.
Baina kontuz,
denok ditugu geure iizatean
agerira atera nahi ez ditugun
trapu zaharrak.
Batzuk badaezpada ere
gauetan besarkatuko dituzte
bakardadearen babesean
maitekiro laztanduz,
otoi eginez,
zerbaiti erregutuz,
ez daitezela ur azalera atera
hainbeste zikin darien
trapu madarikatuak.
© Iban Izagirre