Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ELURRA ARITUKO BALU
(2007)
HEMEN IZANEN BAZINA
(2007)
ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA
(2007)
HAIZE HEGOAREN AROAK
(2007)
AMODIOZKO POEMA ESKAINIAK
(2008)
EGUERDIA UQBAR-EN, ARRASTIRIA DONEZTEBEN
(2008)
I WILL SING A LULLABY
(2008)
DE DREIT NIEN
(2008)
FRONTOI ONDOKO KABINA
(2008)
FRANKOTIRATZAILEAREN ARNASA
(2009)
PEARL HARBORen ABESTIA
(2009)
GELTOKI BAT SIBERIAN
(2009)
TOUS LES DIRECTIONS
(2009)
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
Luis Garde , 2007
Hautsezko basoak, lur oskoldunak,
sasiek itxitako basabideak abereak joandakoan.
Mortu hauek jatorrizko itsasoak estaltzen zituen.
Gure liburu sakratuetan badago uholdearen aztarnarik.
Boteretsuenek esku dardaratiez laztandu zituzten testuen
orbanak.
Denborak higatutako harri ez leunduak
darabiltzagu solasean.
Ertzeek ahoak zaurituta, hitzak odola dira.
Lautadan lo
baleen saihetsezur bakartiak bailitzan
lehenengo ontzien hondarrak usteldu ziren.
Urarekin batera hizkuntz zaharraren hotsak
lurrindu ziren haize horiari eskainita.
Izan ginena ahantz ez dezagun
zapalduriko gatzaren antzigarraz
ezpainak igurtzen ditugu.
Iturburuek iraganean jariatzen dute.
Azkenengo kondairak atzenduz
minarik gabe
ezdeusaren zehar gabiltza
behin-betiko eskualde isiletarantz.
Ez dago iraganarentzat dantzatzerik;
lugorria ez dugu ernatuko.
Erresumako mugatik eztiki hamabi kanpaien oihartzunak
datozkigu.
Erresuminaren erresumako ertzetik
eskila zartatu bat jotzen dute.
Desagerpenerantz astiro gabiltza.
Aztora ez gaitzaten lo zorroan.
© Luis Garde