A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ERRANEN DUTA?
      (1657)

NIK EZ DUT EHOR MAITE ZU BEIZI
      (1657)

NEGUAN, ELURTE BATEZ
      (1657)

  literaturaren zubitegia  

 

LAUR KARBARIEN ERESIA

        Arnaut Oihenarte , 1657

 

 

Ora-gauan laur karbari

Karban hanxe ziren ari,

Egarriz borx' egon-eta nehork ez hek urrikari.

 

«Nozbait,ala dioite elgarri,

Aho hoien hezagarri,

Nonbait zerbait ezpadugu galdu behar gara sarri»

 

Hori erranik, hauk doazala

Hetarik biga, berhala,

Baratzez baratze, xori ihiztariak bezala.

 

Ezt' izan ehon hesirik

Hanbat goraki hersirik,

Non eztituzten gaintitu, oillarrasiki jauzirik.

 

Joanez, joanez, azkenean,

unhe-hurran zirenean,

Sagardoibaten barnera sar ziten, oren honean.

 

Han pikotzebat baturik,

Frutaz oro kargaturik,

Pot eta besarkaz lotu zauzko, belhaunak gurturik.

 

«O zuhatz orsto-zabala

(Dioitela) luzez izala

Horl' ukensu, horl' ekoizle, orai izana bezala ;

 

Zuhatzetan hi lehena

Aiz, hoben' et' ederrena ;

Dohatsu hir' orsto-adarrak, dohatsu hir' ekoizpena.

 

Etzen ez deitatzekoa,

Noizten, frutu bizizkoa

Eu' amasok jan zezana, bana bai, o hi pikoa.

 

Zeren hartarik alhatu

Zelakoz, zen heriostatu

Eua, baita haren leinu oro minberaz kozatu;

 

Aldiz, pikoa, higanik,

Hil-hurrenean izanik,

Zitikeguk, guk biziak osagarri hik emanik».

 

Hanbateki bata jauzten

Adarretar', eta hausten

Ari d' aldaken, bertzea zuhatzaren iharrausten.

 

Bild' uken duten bezala,

Biek jasan ezin-ahala,

Herena, karbategiti hetara haur datorrala.

 

Laurdenak ezpaitzakien,

Ber' egonik zer zaidien,

Sorgin, et' ohoinen lotsaz, auzora laster zegien .

 

Hango atea, barax, jorik,

Morroinbat han-berekorik

Ager zekion, begitartez anderauren-gisakorik.

 

Ustez zen anderaurena,

Ager zezon bere pena

Bai et' eska hur, edo arno apurbaten ahamena.

 

Hark, zer zen gauz' ikasirik,

Barnera sar erazirik,

Eznez erregala zezan bere zurati erautsirik.

 

Hanti-landan er' urzeki

Zezan, gogo handireki

Karbategira, bait' egin karb' aldibat han hareki.

 

Gero bertzen, urrundanik,

Jin-herotsa hautemanik,

Berhez ziten, brist' elgarri pot eta besark' emanik :

 

Arte hartan, hauk direla,

Jauziz jauzi, nol' igela,

Bertze hirurak, alzoak pikoz bethe dakarztela.

 

Laurdena, (punsu jarririk)

Herenak han ber' utzirik,

Kexa zedin (alegia) egon zela galetsirik ;

 

Herenak zinhardetsana:

«Eztinat nik ogen, bana

Hihaurk, falta hirea dun eneki jin ez izana».

 

Morroina beh' aurkintzetan

Baitzauten, aldarte hetan,

Zer egin ziroen, oldarbat, egon zedin pensaketan.

 

Ger' oharturik, gazt-ara

Hizkatzerik eskukara

Jin zaitezkiela, joan zedin, gordailuti hek beitara.

 

Han jarririk ararteko

Bilhakaiden baketzeko

Igor zezan arno-bilha pikoekin ezkontzeko.

 

Noizbait, bakeak eginik,

Arno' ere orduko jinik,

Uxtia zedin, pikoekin, garhaitu gab' utzikinik.

 

© Arnaut Oihenarte    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko