DANTZA ZUK ERE
Peio Jorajuria , 2008
Dantza zuk ere
Dantza gurekin
Dantza gogotik eta dantza airoski.
Euskal Herriko seme eta alaba zintzo
Besta alai huntan gaur irria da mintzo
Denak elgarrekilan gaiten hemen liberti
Bazterrerat utzirik penak eta guzti.
Aupa mutil, aupa neskatil
Zato, plaza huntarat hurbil
Eskuz-esku alaiki ibil
Denak dantzan pil-pil!
Mendi ta oihanetan nasaiki da ezkurra
Langabetuen platan bakarrik hexurra
Mintzalari handiek zoin luzea sudurra
Politikeroetan nagusi gezurra.
Bainan gu ez gira ez beldur
Geroa gurea da, segur!
Adixkide, ez egon uzkur
Dantza huni, agur!
Orriako gudukan entzun zen irrintzina
Mendez-mende jin zaiku haren oihartzuna
Dezagun oihukatu: gora askatasuna!
Ortzadarrez beztitu euskal ikurriņa.
Bihotza dugu alegera
Salbatuko dugu euskera
Arnotik ez edan sobera
Ta dantza batera.
Tjibaou-ren ildotik, kanakiarrak libre
Paris'ko jaunttoentzat, frantses omen dire
Bretainian, Korsikan, Euskal Herrian ere
Gure eskubidetan ez eman amore.
Guadalupe edo Kanaki
Bizi ditela, bai, libroki
Nausien estekak ebaki
Baidiogu: aski!
© Peio Jorajuria