A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ADIXKIDE IXILA
      (2008)

DANTZA ZUK ERE
      (2008)

KONKOLOTX
      (2008)

 

SAGARRONDO ZAHARRA

        Peio Jorajuria , 2008

 

 

Mihuraz beztitu da

sagarrondo xaharra.

Zoin den ederra

ferdez xingolaturik,

dio haurrak.

Zoin den triste

bihotza karruxkaturik,

dio aitatxik.

Gizartearen idurikoa dugu,

girgileriaz apaindurik,

gaizo sagarrondo zaharra,

hazkurriaz hustua.

Akabo fruituak,

akabo larrazkenean

supazter xokoan

xurrupatzen ginuen

sagarno gozoa,

padera barneko gaztainen

zirtakoen musika

atsegingarriaren konpainian.

Xoriak kantuz daude

sagarrondo xaharraren gainean,

dio haurrak.

Sagarrondo xaharraren tristezia

eztitzen du xoriaren kantuak,

dio aitatxik,

bainan ere mihuraren hazia

abartxoetan finkatzen du

xoriaren inoxentziak.

Egunak gaua sortzen,

ilunak argia agurtzen,

munduaren lege zaharra.

 

© Peio Jorajuria    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko