A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TRAIDOREA
      (1910)

BIZIAK HILARI ETA HILAK BIZIARI
      (1916)

BIBA, BIBA FRANTZIA
      (1919)

GURE HERRIA... GURE!
      (1924)

HARPEKO GIZONARI
      (1929)

  literaturaren zubitegia  

 

ESKUALDUN HILERRIAK

        Jean Barbier , 1902

 

 

Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak,

Gure hilen herriak zoin diren ederrak

Han dagozi bakean aitaso zaharrak,

Han ditut etzan nahi nik ene hezurrak.

 

Kurutze, lore eta elorri xuriak

Elgarreri yosirik dira ezarriak;

Iguzkiak bezala ilargi-zariak

Ongi apaintzen ditu gure hilerriak.

 

Primadera goizetan etxealdetikan

Xoritto bat heldu da berriz hanturikan,

Berri hek salaturik hobira musikan,

Badoha loreņo bat handik harturikan.

 

Udako arratsetan zeruko izarrak,

Ihinztatuz doazi lur meta nabarrak:

Zinez erran liteke ahaiden nigarrak,

Bilduak daduzkala hilerriko lurrak.

 

Lurpean lo dagozi gure arbasoak

Iguzkirat itzuliz zango'ta besoak,

Zeru zolarat aldiz daduzkate soak

Direlakotz gelditzen Eskualdun osoak.

 

Igande guzien han herria da biltzen;

Beren egitekoez ez dira ixiltzen;

Hobian berehala hila da higitzen

Zeren dituen haurrak ondoan aditzen.

 

Elizan direlarik haurrideak sartu

Leheneko kantuak ditu ezagutu,

Haren hezur gaixoak dira ikaratu,

Airea lurpean du berak akabatu.

 

Angelus erran eta buru-has emanak

Hilobien ondoan dagozi gizonak,

Andrek aldiz dauzkate lurrean belaunak,

Zerurat doazila otoiz kartsuenak.

 

Hilak bakarrik dira orduan gelditzen,

Beso baten gainean oro dira jartzen:

Atseginekin dute herrian aditzen

Leheneko paretan pilotak zartatzen.

 

Ilun beltzean dira entzun irrintzinak,

Kantabre arbasoek zinkatzen zuztenak:

Hilak lokartu dira hilerrian denak:

Ohikoak dagozi beti Eskualdunak!

 

Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak,

Gure hilen herriak zoin diren ederrak!

Han dagozi bakean aitaso zaharrak,

Han ditut etzan nahi nik ere hezurrak.

 

© Jean Barbier    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko