Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ESKUALDUN HILERRIAK
(1902)
TRAIDOREA
(1910)
BIBA, BIBA FRANTZIA
(1919)
GURE HERRIA... GURE!
(1924)
HARPEKO GIZONARI
(1929)
BIZIAK HILARI ETA HILAK BIZIARI
Jean Barbier , 1916
Soldado lagun maitea
orai ixtantean urtea
goiz batez hi, hoin gaztea
hortxet erori haiz trixtea!
Milesker, nere laguna!
Zonbat goxo bihotz bat ona!
Atxik azkar, atxik barna
hil gaixoen oroitzapena!
Hire hezur xurituak
Guri hoin hurbil ikusteak
bustitzen diauzkuk begiak
iluntzen orori bihotzak.
Hire hola entzuteak
inarrosten daiztak hezurrak
hain dituk prezagarriak
hilez oroit diren biziak!
Neretzat zer atsigina
hilobian bahindut emana
baina nor hurbil higana?
Ernerik zagok alemana!
Hago, otoi, hor ziloan
hire xixpa ona eskuan!
Begozi, beren ildoan
nere hezurrak deskantsuan!
Baina sarri, abendoan
lainoa altxatu denean
hormaturen haiz lurrean
hotza sarturik hezurrean!
Nere hezur horiek baino
miletan haiz baliosago.
Bertzalde, tira gehiago...
ukanen diat beroago!
Jainko handia lekuko
segur hautala berotuko!
Etsai beltza diat joko
odol beroz hi mainatzeko!
Aski hola beraz gaurko
deskantsuan nauk lokartuko:
euskaldunak naik zainduko
otoitz eginez neretako!
© Jean Barbier