A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ESKUALDUN HILERRIAK
      (1902)

TRAIDOREA
      (1910)

BIZIAK HILARI ETA HILAK BIZIARI
      (1916)

GURE HERRIA... GURE!
      (1924)

HARPEKO GIZONARI
      (1929)

  literaturaren zubitegia  

 

BIBA, BIBA FRANTZIA

        Jean Barbier , 1919

 

 

Biba, biba Frantzia

Frantzia maitea

gaurgoiti duk utzia

nigar egitea!

 

Bortzgarren urtean

goiz eder batean

hazilaren hamekan

San Martin goizean

etsaia aldairan

bazoan lasterretan!

 

Zerua eder zen

orok distiratzen

aurean zerbait bazen!

Deusik ez sumatzen

halere ikaratzen

ez dakit zer goaitatzen.

 

Eta hor, bet-betan

eliza dorrean

ezkila zalapartan!

Ene bularretan

bihotza saltokan

zapart egitekotan!

 

Orduan berean

alderdi orotan

Eskual Herri guzian

Frantzia maitean

mundu zabalean

ezkila ari zian!

 

Oi, hori musika!

Jainkoa, zuk barka

eman naiz belaunka.

Ezkila, ar joka

itzul eta pika

jo zak, jo errepika!

 

Gerlaren hastean

egun apalean

jo huen intziretan.

Gerla finitzean

egun eder huntan

jo zak alegrantzian!

 

Ez nauke tokian

zangoek airean

nabilkate larrean...

Nere zintzurrean

oihu bat orroan

zapartatzerat zoan:

 

"Biba Jainko jauna

o, bai, zu lehena

aipatu beharrena!

Biba zu, Ama ona

Lurdeko Birjina

gure alde emana!

 

Gure Clemençeauri

gure Foch gaitzari

gure soldadoeri

gure adixkideri

gure hil maiteri

ohore guzieri!

 

© Jean Barbier    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko