A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SUA
      (1955)

  literaturaren zubitegia  

 

ARMIARMA SAREA

        Manuel Apalategi, Sabiaga , 1937

 

 

Armiarma bizi zait

hormaren xuloan:

sarea egiten dit

goizero leihoan.

 

Xomorroaren lana

haizeak hondatu.

Amaumatxok berriro

sarea hedatu.

 

Urte betez gauero

amauma iduri

sarea eho dizut

pozez ta urduri.

 

Aberrimina nizun

sare ehotzaile

Garaikunde ustea

haren hedatzaile.

 

Berri txarrak egunez

urratu sarea:

horra nere gogoa

uste on gabea.

 

Hurrengo berri onak

bihotza suspertu:

amets uste gozoz

ehungintza berritu.

 

Ene armiarmatxo

jarrai ehungintzari:

erbestea gozatu

nere bihotzari.

 

© Manuel Apalategi, Sabiaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko