A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

EGUZKIAREN SARRERA

        Ramon Artola , 1889

 

 

Eguzkiak makurka mendien atzean,

Gordetzen du argia ilunabartzean:

Urre disdirak gero itsasperatzean,

Eta goiak tinta fin politak hartzean,

Tristura bat sentitzen baita biotzean.

 

Egunari indarrak zaizkanean hiltzen,

Tristuraz dira gauza guziak umiltzen:

Loreak joaten dira makurka muiskiltzen,

Mitxeletak urrezko hegotxoak biltzen,

Eta txori txikien kantuak isiltzen.

 

Negarti ikusten da mugitzen ibaia,

Triste errekatxoa, tristeturik goia:

Mur-mur iturtxoloko ur kristal garbia,

Paltatzen zaiolako zeruko argia,

Eta ilun ta triste itsaso haundia.

 

Zabalde igaroak hainbeste nahaspila,

Galtzen du egunazko mur-mura ta buila,

Saguxarrak irteten dira jankai bila,

Aitzen da ermitako Aimari ezkila,

Eta itxura dena gelditzen da hila.

 

Hontan izar zeruan barrenen zeudenak,

Diz-diz azpian dira azaldutzen denak;

Eta sarri, guk haruntz begira gaudenak,

Nahirik gerenganatu indar galdu denak,

Lotan jartzen ditugu nekeakin penak.

 

© Ramon Artola    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko