Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
KAFETTOA SEMINARIOAN
(1923)
NERE MAKILA
(1932)
DEIA
(Rythmes modernes)
(1935)
ENE KAIOLAN BI XORI
(1938)
PIP' ETA TU
Piarres Ithurralde , 1923
Ikusi duzu nere liburu andana
mahain baten gainean lerroan emana....
Bainan hemen sakelan dut baliosena
zahar izan behar da "Job" baitu izena.
Berak bere adina liburuak dio:
izkiribu guzia denborak joan dio.
Orai irakurtzeko deus ez du balio.
Ez dut halarik ere batere hastio.
Huna nola maizenik duten erabiltzen
hosto xuri ezti bat diot ateratzen.
Bertze hostoak aldiz bekaizti ez diten
Heien aldia ere laster zaie jiten.
Dena den, hosto hura ontsa zabaldurik
bainan eri puntetan aski bihurturik
ezartzen diot, kasik arroila beterik
hoin maite dutan belar idorņo hartarik.
Nere belarņo hura ez dakit zertako
frantsesek deitzen duten: la douce herb Nicot.
Dakitan guzia da on dela barneko
jakitate aski da hola neretako.
Belarra dutalarik xuriz inguratu
eta nere milikaz estalgia lotu
punta diotalarik pindar batez piztu
egiten dut jarririk ontsa... pip eta tu!
© Piarres Ithurralde