Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
KAFETTOA SEMINARIOAN
(1923)
PIP' ETA TU
(1923)
NERE MAKILA
(1932)
DEIA
(Rythmes modernes)
(1935)
ENE KAIOLAN BI XORI
Piarres Ithurralde , 1938
Ene kaiolan bi xori
biak betan kantuz ari...
Kaiola guziek bi xori:
ez badituzu aditzen, elkarra zaude orori!
Bi xori kaiolan egoki:
ez badituzu ikusten, itsua zira osoki!
Bata herbail, bertzea on:
gizona baitan bi gizon...
Kaiola guziek xori bat
lurreko parabisuaz nigarretan oroitua.
Kaiola guziek bertze bat
aingeru-kantu ederrez arrunt gogoetatua.
Bi xoriñoek bi amets:
bihi-amets, zeru-amets...
Kaiola guziek xori bat
iguzkiari huxtuka, egun berria sor dadin.
kaiola guziek bertze bat
ilargiari huxtuka, ilun egarriarekin.
Bi xoriek beren deia:
bizi ala hil-nahia...
Kaiola guziek xori bat
anaiaren adiskide izan nahi laitekena.
Kaiola guziek bertze bat
bere anaiaz halaber etsimenduan dagona.
Kaiolan edozoin xorik
ez egon nahi bakarrik!
Kaiola guziek bi xori
biak ihes joan beharrak beren presondegiari.
Gizon guziek bi gizon:
biak elgarrekin eta bat bertzea gabe ez on.
Ene kaiolan bi xori:
Jainkoa beha bieri...
© Piarres Ithurralde