HOTZEZ
Jean Baptiste Constantin , 1910
Barda jatzarri zen iparreko airia
egun goizanko hark eman izotz xuria.
Soinekoaren lepoa ezarririk xuti
igailer eginez ahalaz so guti
eskiak barnarik galtzen sakoletan
norabait nindoan zortzi orenetan.
Batu dut bidean, nor ez dut erranen
ez aburupenik inori emanen.
Larria eder du, orano da gazte
gizona lizate ez balitz emazte.
Igaraiten nintzan, ta haren begiek
zerbait erran die, bat-batetan biek.
Bena, beiniz beti ni berant ohartu
begien solasa ez zait ontsa sartu.
Benturaz so hura amodiozko zen
(amodio garbiaz hemen niz mintzatzen)
Uste gabetarik hori hala balitz
heleraz niroke esker mila anitz.
Bena aitortzen dut nik hemen garbiki
ez dakit xuxen zer ote den ibilki
emaztetto haren kolko barnunian
ala den amodio, ala den ifernian
bizi diren botagorrien ametsa:
Suhalama gaitza, suhalam' opetsa.
Zernahi izanik, ez zio gaitzituko
izotzaren legez, bat bestea uduriko
ginandiala atzo, anderea eta ni.
Ez du erran beharrik ez bai, ez nenni:
Sudur-begiak zutian eneak bezalatsu
lehena izerdi, besteak nigartsu.
© Jean Baptiste Constantin