A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GURE IRRINTZINA
      (1914)

HEMENGO MANERA
      (1916)

  literaturaren zubitegia  

 

HIRIKO MANERA

        Jean Elizalde , 1917

 

 

Ifernuko deabrua sarturik bururat

gazte-gazte gan nintzen herritik kanporat.

Zoriona ez bila, gaztea, hirian:

han izanen duzu maiz... nigarra begian!

 

Iduritzen zitzaitan hirirat sartzean

hautsa bezala zela sosa lur gainean:

biltzeko kasik aski harat makurtzea.

Hemen sos egiteko... manera tristea!

 

Lanean leherturik ez naiz aberastu

zeren hirian baita sos bezanbat gastu.

Zarpak hutsik nabila maixko karriketan

Bethiri Sants tristea nere begietan!

 

Sosik ezin bil eta osasuna galdu:

horra beraz hirian nik zer dutan bildu.

Etxerat itzultzeko banuke xedea

baina ez dut indarrik, luze da bidea.

 

Gaua etorri eta tristerik ohean

zenbait amets egin dut nere bihotzean.

Amets ederrek tripa ez dute betetzen

gero ta hitsago zait hiria agertzen.

 

Nik sosik gabe eta zergak emendatzen

hirian pobreari ez dute barkatzen.

Presondegia zer den behin dut dastatu

zeren zerga ez nuen aski goiz pagatu.

 

Haurra zoaz hirirat nahiz aberastu:

laster beharko duzu nigarretan urtu.

Zaude etxean, ez da deus onik hirian

hirirat doana maiz han da miserian.

 

Zer dute jostatzeko hiriek bertzalde?

Deus ez dezaket kausi hoberenen alde...

Idek zatzu begiak eta ikus hemen

erranen duzu segur: Bai, hala da. Amen.

 

Zer etxe itsusiak diren hirietan!

Ikatza bezin beltzak aitzin-gibelean!

Non dira mendixkako etxetto xuriak

lau haitz eder ondoren erdian jarriak?

 

Herriko eskualdunen matela gorriak?

Zangar haitzak bezala lurrean jarriak!

Hemen hiratuz noa jateko txarrean:

ez dakite bizitzen hiri ilunean.

 

Eta zer dut oraino hirian ikusten?

Hemen ezx dakitela ongi libertitzen...

Bego pilota nausi ongi jostatzeko

bego pilota nausi odola pizteko!

 

Neskatxa bat triste karrikan badoa?

Hiltzerat ote doa hoin xuri gaixoa?

FGu, zikin! Edertzeko bete da irinez...

Horra zertaratzen den hemen nahita ez!

 

Baserrian dagona han gaindi dagola

ez zaio ur eginen barnean odola.

Oxula egon banintz ni ere mendian

egun ez nuke segur nigarra begian!

 

Oi baserri maitea, hi haut adoratzen

hiri hau infernu bat zaitak iduritzen!

Bola ahantz sekulan zaharren oihua:

"Eskual Herri gurea, zer parabisua!"

 

© Jean Elizalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko