ILUNTZEA
Jean Babaki , 1931
Iguzkiak oren bat badu joana dela.
Denbora bat goxoa, haize bat epela.
airean ibilki da loreen usaina.
Gorriturik, histen da orain zeru gaina.
Bazterrak ari dire ilunez estaltzen
ilunbea oihanen gainerat apaltzen.
Zerua garbi, urdin dago goxaturik
lurra aldiz pausuan dago ilundurik.
Xori ttipi guziek mokoa hetsi dute:
zer musika ederra, kantatzen balute!
Gora hixtuz ari da zozoa bakarrik
haren kantua heldu xara mugetarik.
Izarrak pizten dire zeruan aldizka
heien argi gorria ari da keinuka.
Zeruak, herien suez dena argitua
iduri du pentze bat lorez ttittatua.
Ilargia zeruan badoa emeki
argi hits bat botatuz lurrerat eztiki
haren argi leunak urddintzen tu xarak
bai egiten zilarra bezain xuri urak.
Lo pisu batek bakez betetzen du lurra
distirant dago beti zeruan izarra
haizea badabila mehe eta arin
ilargia zerutik irriz, beti bardin.
© Jean Babaki