Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BANINTZ
(2008)
EZ AZKARRA BAI SAIATUA, 1
(2008)
ZAINDARIAK
(2008)
LITERATUR BALIABIDEAK
(2008)
LOTSA VASCONIAN
(2008)
POSTALA
Ibai Iztueta , 2008
Nik ongi maite zintudan.
Eta zuk ongi desio ninduzun.
Ordea, nik zu desio bezain trakets
zuk ni maite: gerorako beti,
pauso bat atzeraka beti.
Hala nola gauak eta egunak,
batak ukitzen zuen zerutik
alde egiten zuen besteak.
Oskorriaren engainu ederrean,
halaxe bizi izan ginen
gauzak pixka bat aldatu artean.
Orduko hartan ordea,
zuk ninduzun bezala desio izan nuen nik
eta nik zintudan bezala
maite izan ninduen berak.
Eta gaineratikoan
gure arteko hartan bezain ongi genbiltzanez,
gau eta egun elkarrekin gara.
Lehengoan eperretara irten genuen biok.
Atsegin zenituzkeen: papoan pinporta
beltzekiko txoritxo potolo
moko gorri, nabar batzuk.
Zoriontsu naiz. Ondo nago.
Zu ere hala bazaude, hobe.
© Ibai Iztueta