A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BANINTZ
      (2008)

EZ AZKARRA BAI SAIATUA, 1
      (2008)

POSTALA
      (2008)

LITERATUR BALIABIDEAK
      (2008)

LOTSA VASCONIAN
      (2008)

  literaturaren zubitegia  

 

ZAINDARIAK

        Ibai Iztueta , 2008

 

 

Trumoia. Harria.

Esnatu garelarik, kristalaren atzetik

kaleari so egitera urreratu gara.

Goizeko ordu biak eta erdi.

Pareko eraikinetan ere piztu dira leihoak.

Aspaldian ez bezalako ekaitz koleratsuak

haizeak papera bezala dardarazten du hiria.

 

Zerua milioi bat zatitan puskatu dela dirudi.

Gaur unibertsoko izar denak eroriko direla dirudi.

Orroka mugitzen da. Indar handia du erauntsiak.

Eta ikusgarria da. Hunkigarria.

 

Farolen argipean, burdina irakiten espaloia.

 

Aitor dezagun, ez da oso irudi epikoa, beheko farola

hauena:

Zotz gorputza dute

eta kalabaza buru handia, piztuta.

 

Baina eurak dira kanpoan erauntsiari tente eusten

dioten bakarrak.

 

Hor dago hiria. Hor jarraitzen du,

farola argiek begiradarentzako zaintzen dituzten kale

hutsetan kukututa.

Gure izu prehistorikoa

gordelekurik seguruenetako larritasuna baino ez da

gaur gauean, hemen.

 

© Ibai Iztueta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko