Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BANINTZ
(2008)
EZ AZKARRA BAI SAIATUA, 1
(2008)
POSTALA
(2008)
ZAINDARIAK
(2008)
LITERATUR BALIABIDEAK
(2008)
LOTSA VASCONIAN
Ibai Iztueta , 2008
El teonimo losa (o loxa, como también aparece en alguna inscripción del grupo), es el “más seguramente vascón” de los encontrados en la región, y entre las variadas esplicaciones que sobre el nombre de esta divinidad se han propuesto parece bastante posible la hipotesis que lo relaciona con la voz de euskara lotsa, con el significado de vergüenza, miedo.
(Inscripciones romanas del museo de Navarra.
C. Castillo, J.Gomez-Pantoja, M.D. Mauleon).
Bizimodu barearen oparia.
Nagusiaren legeari zor zaion obedientzia mantsoa.
Euri eta orratz gortina da
bi aldeok bereizten dituen muga.
Eta tenorea iristean,
galdera:
Zer galdu? Lotsa
ala beste guztia?
Ospakizunik zaratatsuenetako
zorion betea ere
apur bat mina da jende
burutente honentzat,
hala nola den mozkorraren esnatzea,
hala nola den hazia antzu isuri ondoko unea.
Eta zer galdu? Lotsa
ala beste guztia?
Zer galdu gehiegi agerrean,
zer galdu gehiegi saltusean,
zer galdu gehiegi
Vasconiako luroretan.
© Ibai Iztueta