MAITALE ELEBIDUNA
Antonio Casado da Rocha , 2011
Hainbeste lengoaia probatu ondoren
funtsezko gauzak ez dira aldatzen.
Zalantzak izan ditut. Nortasuna
deklaratu behar. Aita, senarra
izan naiz, ona edo txarra,
betikoa.
Aginte esaldi luze horiek
egiteari utzi diot. Ordez,
keinuak, ikonoak, leihoak
erabili behar izan ditut
baina betiko hardwarea daukadanez,
munduak ez du ikusi aldaketa
handirik, bizitza aurrera doa
bakarrik
z eta x gehiago
agertzen direla nire hizkeran.
PC ala Mac erabili,
zenbat aldiz gelditu da sistema?
Berriz abian jarri eta kito.
© Antonio Casado da Rocha