Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
SUETENA
Antonio Casado da Rocha , 2011
Badaude beti han egon diren gauzak,
katedral gotiko baten
espazio jaurtiketa bezalakoak.
Badaude jin eta joan egiten direnak,
txirristarik gabe airean
txirrista egiten duten enarak bezalakoak.
Badaude ere betirako ziruditen gauzak,
bat-batean desagertzen direnak
arrastorik utzi gabe
ez bada gure harridura
gure buruari galdetzen diogula
nola bizi izan gintezkeen
modu horretan.
© Antonio Casado da Rocha