A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HARRESIAK
      (2012)

BESTE GOSARI ETA BESTE GOSEAK
      (2012)

ESPERIMENTU PRESENTZIALA ESKAILERETAN
      (2012)

TEOLOGIA
      (2012)

EUSKAL HERRIA (GINSBERG ERARA)
      (2012)

  literaturaren zubitegia  

 

ERRAUTSAK

        Iņigo Astiz , 2012

 

 

Heriotzaz ari zara bazkalondoan, ama,

Zure heriotzaz eta Nireaz ere bai, ze

zure errautsak non zabaldu adierazi nahian zabiltzala

normaltasun beldurgarriz mintzo zara

nire existentzia aurreko heriotza modu hartaz.

 

Harrituta entzuten zaitut gainontzeko aukerak isildu

eta Urbasa aukeratzen. Arrazoiak datoz gero;

esaten didazunez, Niri esaten didazunez,

han izan zineten beste edonon baino zoriontsuago

eta han egon zineten Denak. «Ez daukat beste lekurik

nire errautsak zabaltzeko». Bare ari zara. Bareegi.

 

Zure egunik onenez ezer ez dakidala ohartu naiz

kolpez, Ni gabekoak direla Zure egunik beteenak

eta zuekin batera han egoteaz hasi naiz fantaseatzen,

gogoan darabilzun nire jaiotza aurreko egun hori

zuekin batera pasatzeaz; hizketan eta laino artean,

kontatzen duzunez, elkar doi-doi ikustera helduz

eta Gure kontuak ez beste iparrik gabe.

 

Ohartuko al zinateke nire presentziaz, ama?

Ezagutuko al nindukezu semetzat? Eutsiko al zenioke

Ni izateko aukerari, baita Ni ezagutu ondoren ere?

Bat gehiago nintzateke, agian, izebaren eta zure artean,

bat gehiago Urbasan, Gu eta Besteentzat kozinatzen,

amonak zure bitartez pasatako patatak zuritu ahala,

zergatia ongi ulertzera iritsi gabe, baina, Ni ere

Zure zerbait handi horren parte sentituz.

 

© Iņigo Astiz    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko