A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MENDITIK NOLA DOA URA ITSASORAT
      (1839)

BASA-KOPLARIARI
      (XIX. mendea)

MARINELAREN KONTRAPASA
      (XIX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

ZUMALAKARREGI

        Jean Baptiste Kamusarri , 1835

 

 

Non dire bada, orai, koplari eskualdunak,

Herritarren loriak hunkitzen tuenak!

Zer ari dire bada! Non da heien karra!

Orai dute eskualdunek, orai, heien beharra.

 

Utz atzik koplaria, utz, sujet ergelak,

Kant' orai eskualdunak eta heien gerlak,

Zer! Egonen ote haiz herab' eta nagi

Dukenean ikusten Zumalakarregi?

 

Zikin ezak ahoa kopla zikinetan,

Egin zatzik bertsuak ostatutzarretan,

Saltzak hire antzia, sal, zenbait sosetan,

Ez duk, ez duk eskualdun odolik zainetan!

 

Haizeak nola kea baitu barraiatzen,

Iguzkiak iluna aise kasatzen,

Hala, hire bertsoak, oi, hau doloria!

Geroak ahantziren ditik, koplaria.

 

Bihotzetan ordean barna landatuak,

Izanen tuk nereak beti kantatuak;

Eskualdunen arrazak irauten dueno,

Eskualdunek, eskualdun odola duteno.

 

Nik sentitzen ditiat ene zainak sutan,

Sukarra sartua duk, bai, ene fuinetan;

Hartzen diat guduko eskualdun tronpeta,

Goraki detzadantzat eskualdunak kanta.

 

Hamar bat eskualdunen buruan jarririk,

Arma, diru, deus gabe, bihotzaz bertzerik,

Jeneral eskualduna, eskualdunez segur,

Ez da ez, erresuma guzi baten beldur.

 

«Niganat eskualdunak —du oihu egiten—

Buruzagi atze bat daugute emaiten,

Gure erregea dute urrun desterratu

Bere azpian nahi gaituzte lehertu».

 

«Nahi du eskualdunak hoin behera jarri,

Atze bat nahien azpirat erori?

Atze bat du burutzat hozki ikusiko,

Emazteki atze bat tronuan utziko?».

 

«Oroit hadi eskualduna hire arbasoez,

Cesar berak, doidoia, hamar une betez

Zian zuen herria azkenik beretu,

Sekulan ez, ordean, bihotzak garaitu».

 

«Lehenago, zioten, gure menditarat

Itsasoko uhinak dire higaturen,

Ezen ez, eskualduna atzen eskutarat,

Ahantzirik, nor zer den, baita eroriren».

 

«Ez beza eskualdunak entzun ene boza,

Ez beza jo loriak haren bihotz hotza,

Banoa ene aitek bezala egiterat,

Ere erregerentzat odol' ixurtzerat».

 

Dio, eta osteka gizonak armetan,

Zaizko bai multzokatzen bere ingurutan;

Nafartarra lehenik, hi agertu hintzen,

Hik huen erakutsi, eskualduna zer zen.

 

Hire egin ederrak ikusirik gero,

Altxatzen tuk bertzeak, bortitz eta bero;

Lehen iduri flako, orai harrigarri,

Etsaia duk jadanik ikaretan jarri.

 

Hala xirripatto bat, lehen mehe zena,

Baratze xokoz xoko, ixilik zuana

Ur lagunez egina ibai izigarri,

Garaitiar doazu; eder eta lodi.

 

Nork orai, oi, nork, atxik eskualdunen kontra?

Nork orai bara, hauien jeneral suharra?

Ase dire mendiak aski, bai, odolez,

Pentzek behaut' estali beltzen gorputz hilez.

 

Denbora duk, o, Valdes! Altxa tropa denak,

Jadanik lur planetan horra eskualdunak;

Bainan arta har zak, zuhur izan hadi

Gudukatu behar duk Zumalakarregi!

 

Orai duk eskualduna, orai duk ordua,

Baionet eta lanzak xorrotx, soldadua!

Begoz etsai laxoak urrundik tiroka,

Baionetaz hik dakik, hurbil guduka.

 

Ez du oste handiak baratzen karlista,

Badoa bai superat xorrotx baioneta,

Hur handiz, odola badoa landetan

Beltz bat ez dago zutik, heien aldaketan.

 

Ez zen gerlakari bat, karlisten artean,

Gorritua ez zenik beltzen odolean;

Hire ezpat' horri, suzko jenerala,

Gud' ondoan zarikon oraino odola.

 

Oi! Zein laster doazin ihesi herrestan,

Ber' armak etxaturik, ikara erraietan

Erreginak zituen gizon gogorrenak,

Bere ahoz, guduka hain bortitz zirenak.

 

«Ezpata kolpe batez eskualdun herriak,

Gure eskuetarat dituk eroriak

Dio soldaduei jeneral gorriak

Bertze batez dezagun xehaka hiriak!».

 

Ximistaren pareko, erran bezin sarri,

Sua darioela zaldian da jarri,

Animestatzen ditu bere eskualdunak,

Animatuak aski jadanik zirenak.

 

Zerra, zerra Bilbao hire portaleak,

Jar beitez, jar, armetan hire beiraileak!

Egin zak auhen, egin, o hiri superra!

Erori behar baituk, Bilbao, lurrera.

 

Jadanik eskualdunek, beti garaitiar,

Murailen inguratzen bortitz bezin suhar;

Hedatuak dituzte bere batailunak,

Jadan aditzen ditut hiriko auhenak.

 

Hirur gudu handitan, eskualdunen karrak,

Arras hautsi zituen etsaien indarrak,

Entseiu bat oraino, hiri mutiria,

Zumalakarregi duk segurkia hiria.

 

Bainan, oi, ondikozko gure zorigaitza!

O, Jinkoaren justizia latza!

Haren eskura liok bara lasterregi,

Hil behar duk, hil behar, Zumalakarregi!

 

Harekin hautsi dire, bai, gure indarrak,

Nork ditu baratuko, nork, gure nigarrak!

Galdu duk, eskualduna, hire esperantza,

Ikusak hedatua, haren gorputz hotza!

 

A! Zure justizian, gure jendeari,

Eman izan diozu kolpe handi hori.

O! Ene Jaungoikoa, ordu da oraitik,

Zure eskua dadin bara sarraskitik.

 

Ema bedi, Jaun ona, zure sumindura,

Ikus ezazu, otoi, oi, gure herstura!

Fedea bera dago irrisku handitan;

Ah! Beroen ezpata, sar bedi maginan.

 

© Jean Baptiste Kamusarri    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko