GOIZIAN ARGI HASTIAN
Etxahun-Iruri , 1977
Goizian argi hastian, ene leiho hegian
Xori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.
Xori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian
Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.
Ene xoririk maitena, zeren jin hiz nigana,
Iratzarazi naik nialarik ametsik eijerrena.
Jinik hain goizik uste hian hik, baniala hanitx pena?
Ez, ez, abil kontsolatzera malerusago dena.
Xorittua juan düzü, ta ez arra-agertü
Dolütan niz ote zaionez nik errana gaitzitü,
Goiz güzietan, ene kanberan, trixterik niz hidürü
Nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü.
© Etxahun-Iruri