Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GEHIENEAN
(1969)
KAIUAREN BEGIAK
(1969)
NEREAK EZ DIREN HAUETATIK
(1971)
JAUNGOIKO GUZTIAK
(1971)
UNE BATEAN
(1971)
EZIN IZANIK
(1971)
EGUN ILUNETAN NABIL
(1977)
ERANTZUN ISILARAZIAK
(1977)
OHERATUKO NINTZATEKE
(1977)
ELKARRIZKETA LUZE BATEAN DIHARDUGU
(1977)
FANTASIA BAT
(1997)
MARI SORGIN
Amaia Lasa , 1971
Egun batean Mari Sorginari
suzko emetasuna piztu zitzaion
bero beroa,
oso indartsua.
Haurtzaroan gauza gaizto bat bezala
erabili zuen;
haiek zikina zela zioten
eta betiko lotarazi zuen,
zenik ere ez jakiteko.
Mari Sorginaren emetasunak
urte luzeak lozorroan zeramazkien,
gorputzak mugimendu gabeko aire triste bat dantzatzen zuen
hoztasun urdinean.
Gau batean jolas batean sartu zen,
eta aho batek bere gorputza laztandu zuen,
iluntasunaren itzalean.
Mari Sorginaren emetasuna lozorroan zegoen,
esnatzera doa;
beltza gorri bihurtu zen,
eta jolaseko jostailuak,
ez ziren aurrerantzean zikinak izan.
© Amaia Lasa