PARTIDA TRISTEA HORTZAITZETIK
Jakes Bordanabe , 1766
Adiskideen uztea,
Au gauza tristea!
Hau da bada ere pena,
Goan behar, ezin egona.
Uso tortoila samurra,
Prest hidak hire nigarra,
Ikus dadin ene pena
Bihotzean zein den barna.
Uzten zaituztet bistatik,
Bainan nihoiz bihotzetik,
Neure bizi apurrean
Oroituko naiz lurrean.
Alabainan goan behar naiz,
Munduan biziko banaiz;
Otoitz nitaz Jainkoari,
Dudan amorez gidari.
Jaunak didala grazia
Salborik naizen guzia,
Hel nadin arren bizirik,
Bidarraia iraganik.
Banoa bai, partitzen naiz,
Oroit zaitezte nitaz maiz.
Sekulako gal beldurrez,
Adio dautzuet nigarrez.
A, balin banu segidan
Begitarte hau paradan!
Banuke nondik konsola
Nola arrai betazala.
Esperantza horrek nauka
Doi-doi, xutik dilindaka
Ez dukedala penarik,
Zuen faltaz sofriturik.
Hori da azken grazia,
Galdea dudan guzia,
Horrekin ere kalitza
Eztia da, ez garratza.
© Jakes Bordanabe