Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
TXORIA DATOR ESATERA
(2011)
HOGEI SEGUNDO
(2011)
ETA NIK?
(2011)
OHITURA DUGU
(2011)
HORMAK LAU
Mikel Etxaburu , 2011
zazpiehun eta hogeita hamar gau
lau horma
(kulunkatzen ikasi dut
armiarmak izarrei begira jartzen direnean
kantoietako amaraunetan)
hamazazpi mila laurehun eta hogei ordu
hormak lau
(burkoan gorde ditut
leiho aurrean inoiz geratu diren hodeiak)
bi mila bederatziehun eta hogei errekuento,
lau horma,
(folio zurira deitu ditut
baretu ezin ditudan enbatak)
bi milioi errekuerdo
hormak lau
(ezintasuna beti da
bat gehiago)
bat eta bakarra malkoa
lau horma
(barroteak estaltzen dituen
gortina berdearekin sikatu ezin dena)
pozik nago
hormak lau
ordu aldaketa tokatzen da
gaur goizaldean
ordu bat eman egunari
eta hasperen bat kendu gauari
pozik nago
lau horma
baina ez da nahikoa
milaka udaberri beharko nituzke-eta
lore bakar batean sinesteko
hormak lau
zazpiehun eta hogeita hamar gau
© Mikel Etxaburu