A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

USODUNA
      (1937)

AMA ONAREN ABESTIA
      (1937)

BURU ETA BIHOTZ
      (1951)

  literaturaren zubitegia  

 

GERO ARTE!
[Lizardi hilotz]

        Peli Markiegi , 1933

 

 

Hementxe zauzkat nere aurrean, goian gurutza; gero, zu

kopeta goian, begiak argi, buru zintzoa beti zut,

gudari azkar garaile izaki, zertaz lotsa ez baitezu.

Behean hizlari saila, erdian Euskadi ikurra, min-pisuz

makil erpina ezin harturik, bestea aldean itzaltsu.

Lagunak oro zuri begira, ta aldiz haiei begira zu.

 

Ez zintudan nik inoiz ikusi, zure hitz xalorik ez entzun;

eta halare etxeko zinan gurean, hona gaur minez non nauzun.

Oro dakian zure gogoak nere berri orain badu:

hamaika apari goxo eginak gu biok... zure izkutun!

 

Biok ur baten edanak nonbait, biok liburu bat ikus,

biok maite bat bihotz erdian biok Aita bat, eta anai gu,

lagun artean zuri begira ni ikusteaz ez harritu,

oraindik ere bost jardunaldi egin beharrak gaituzu.

Itxoin apur bat, banoa laster, agur, gero arte, lagun.

 

Gure isilitzak entzuten Jesus

bedeinkapen bat luzatuz,

besoak zabal, burua makur

maite altzoa zabalduz.

 

© Peli Markiegi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko