A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GERO ARTE!
[Lizardi hilotz]

      (1933)

USODUNA
      (1937)

AMA ONAREN ABESTIA
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

BURU ETA BIHOTZ

        Peli Markiegi , 1951

 

 

Bihotz, hatozkit. Bakarrik gaude. Isil geldia inguruan.

Leiho bi horiek itxi barrutik. Geldi bedi lurra kanpoan.

Bion arteko jardun gozo hau luzatuko ahal gaurkoan

maiteminduen ase-ezinezko isil hautuen ginoan.

 

Etxape baten biok bizi eta ia ez gera ezagun.

Nolaz duzu? Auzoko izanik, nolaz alkarren hain urrun?

Zu bide zaitut bizikutxa nik: Jainkoak lehen egunean

lurgizantz hari eman bizia nabaitu zenun unean

bularrak behingoz puztu zenitun, eta aldiz irauli emakor

zabal zenien lagunai ere, zuri beraz dizute zor

bizitzarnasa. Geroztik hemen, barnean zaitut nabari

jarrai eta jarrai ordutikako bizitz-banatze lanari.

 

Baina, eta nolaz dakizu ni noiz nazun Maitek ukitua,

ala badudan kezka zitalik, ala Pozek naun hartua?

 

Alperrak jo antz, motel-motelik zabilkit orain agian,

itsasgeldian txalupa antzera, gero lauoinka bizian

basabehor lez, punpa ta punpa bular guzia astinduaz.

Nora bidean? Nori jarraituz? Zeren bila halako suaz?

 

Nere gogaien aldatze-berri norgandik duzu jakina?

Erakus, arren, bion arteko zubi ezkutu sorgina.

 

Haize zakarrak zurrunbiloan paper apurrak bezela,

jira-bira itsu nahasi zoroan hor narabiltzu nahi ahala.

Hor nonbait duzu ametsiturri, negarrosina ere hurbil:

nere gogaien arauera arin horietan ohi nuzu murgil.

 

Zuregandik dut eragin zoro, nerez ez bainaiz aldakor

bake giroa besotik, badut zuzen-ibil bidezidor.

Oztopo bage nenbilke hortik ez bazinduket barnean

irritsametsak margoz jantziaz bide okertze lanean.

 

Biok eskuak alkarri lotuz, gaiten gaurgeroz lagun min

bideburua heldu-orduan dukegu hortaz atsegin:

zuk ni argitzat izan nazazu itsu zaranez eta ero

eta, aldiz, altzoa nik hotza izaki, zu zaitzat nik indar, bero.

 

© Peli Markiegi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko