A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

PEARL HARBORen ABESTIA

        Luis Garde , 2009

 

 

I

 

Telebistaren bazter batetik

hegazkinen burrunba urruntzen da,

zeru aratzetik

eguzkiak gerraontzien hondar bihurrituak

epeltzen ditu:

hau Pearl Harbor da.

Pearl Harbor-en abestia.

 

Inork ulertu ez zuen nire abesti bat

Pearl Harbor-ena izan zen;

beharbada inork ez ulertzeko eran

idazten den horietakoa zelakoz,

hain zuzen <> zeritzona.

Hiru minutuz

pianoaren akorde-segida kaotikoa,

bateria eta kitarrak, zein bere kabuz;

sarrera basati hau bukatzean

Joana bakarlari sartzen zen

garai batean kontu handiz zigortzen zuen

ahots urtsu eta urratu harekin,

entzungailuen ezker aldetik,

guretako norberaren etorkizunetik baletor bezala:

 

<sarritan herriko izena galdetu gabe.

Erne egon,

haietako batek Pearl Harbor izena du.

Neurrirako Pearl Harbor bat zain dago beti;

eguzki atera berriak

itsasontzien hondarrak,

zure azalaren metalak

epelduko ditu Pearl Harbor-en,

Pearl Harbor-en goiz batean,

Pearl Harbor-en...>>

 

Inork ez zuen loturarik ikusi nahi izan;

Pearl Harbor

hala ere

edonoiz gerta daiteke.

 

 

II

Kafealdi bat nahikoa da,

bat-bateko burrunba,

zerua legez kontrako eraikitako hotel baten gisan

buruaren gainerat erortzen zaigu,

aurreabisurik edo anestesiarik gabe;

amultsuki fondeaturiko hegazkin-ontzi lotiak

zulatzen dituzte hitz bakan batzuek.

Eta kafea ordaintzerakoan

ez gara duela bortz-hamar minutu ginen haiek.

Hau da, orekari eusten zutitzen gara,

kontua ordaintzea atzendu gabe,

geure oinez kaleratzen gara

ikusleek edota kafekideak

une horretan berriz ibiltzen ikasten ari garela

sumatu ez dutelarik.

 

© Luis Garde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko