Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
(2007)
ELURRA ARITUKO BALU
(2007)
HEMEN IZANEN BAZINA
(2007)
ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA
(2007)
HAIZE HEGOAREN AROAK
(2007)
AMODIOZKO POEMA ESKAINIAK
(2008)
EGUERDIA UQBAR-EN, ARRASTIRIA DONEZTEBEN
(2008)
I WILL SING A LULLABY
(2008)
DE DREIT NIEN
(2008)
FRONTOI ONDOKO KABINA
(2008)
TOUS LES DIRECTIONS
(2009)
FRANKOTIRATZAILEAREN ARNASA
(2009)
PEARL HARBORen ABESTIA
(2009)
GELTOKI BAT SIBERIAN
Luis Garde , 2009
Xüberoko tren-geltoki bat:
bakarrik egoteko,
isilik egoteko,
inor ez itxaroteko lekua.
Xüberoko tren-geltoki batean sartzen den hura
Siberiako nasa izoztuetan
ezdeusari kateatua azaltzen da.
Haurtzaroko geltoki kalamastrak
oraindik bisita daitezke
hala hemeretzigarren mendearen ipuin errusiarretan
nola Transiberiarraren geltoki xüberotarretan.
Inon ez bezala isiltasunaren ibilera usna daiteke hemen:
hodei baten zatitzea,
errail atzenduen dardara,
Pariserat morroi joan zirenen hutsa.
Zurekin maitemintzen den oro
zure biztanle bakarra da;
Pays de Soule, Haute Soule, bularrean Heart and Soul:
zure berorat etor ez daitezen
parke tematikoetan aberriak eraikitzen duten horiek.
Etxe utzien herri zuri-beltza eta bertikala,
beira berdezko basamortu sekretua.
Hotza zu; ez zu beroa.
Oi Siberia.
© Luis Garde