A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
      (2002)

JUDASEN ARBOLA
      (2002)

LERRO BERDEA II
      (2004)

BEHARBADA, SEGUR ASKI
      (2004)

AUTOBIOGRAFIA
      (2010)

LAU ARDO KOPA
      (2010)

BLUES ARINA
      (2010)

MUNDUAN EZ ZAUDELA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

VILLAVESAN

        Edu Zelaieta , 2010

 

 

Erdi hutsik doa gaur hamabosgarrena

Zizurretik Iruñera.

Bi gizon beltz ditut ondoan.

Ez dute elkar ezagutzen, nonbait. Ez dira solasean ari.

Hala ere, biek dute txano bana buruan. Negu mina da.

Adin bertsukoak biak. Jantzi bera azalean.

Iruñea ez da Paris edo Bartzelona

etorri zait burura.

Gutxitan suertatzen dira hemen

elkar ezagutzen ez duten bi beltz espazio ttiki bat partekatzen,

kartzela ez bada.

 

Sarasate Pasealekura ailegatu para. Isilik.

Bakoitzak bere bidea hartu du: ezker batak, eskuin bertzeak.

Ederki ikasi dute gure artekoa:

arrotzekin ez da mintzatu behar.

Ederki erakutsi digute bigarren bat:

Iruñea ez da New York edo Berlin.

Baina izan liteke.

 

© Edu Zelaieta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko