A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
      (2002)

JUDASEN ARBOLA
      (2002)

LERRO BERDEA II
      (2004)

BEHARBADA, SEGUR ASKI
      (2004)

AUTOBIOGRAFIA
      (2010)

VILLAVESAN
      (2010)

LAU ARDO KOPA
      (2010)

BLUES ARINA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

MUNDUAN EZ ZAUDELA

        Edu Zelaieta , 2010

 

 

Nire maitearen barrenak urratuko dituzu odoletan.

Zenbait egunez, jota utziko duzu ospitaleko ohe batean

nik gehien maite dudan emakumea.

Jendeak, hala ere, zu ikusteagatik ilara eginen du.

Eta opari ederrak jasoko dituzu.

 

Geroxeago, errukirik gabe, maitearen maitea ebatsiko didazu.

Jelosien eztian dasta eginen dut aita onaren itxurapean.

Gau eta egun zuri beha egonen gara. Beldurka, batzuetan,

ez ote zaituen haize gaizto fin batek harrapatu.

Begi marroi horiek ez dute betikoak ematen.

 

Halako batean,

bi hankatan zutitzea erabakiko duzu, lau hankako proben ondotik.

Gure bertikaltasunen jabe eginen zara, Silvia Plath bazter utzita.

Ttirriki-ttarraka eta ttipi-ttapa, hasieran;

lasterka eta jauzika, gero.

 

Neure maitearen maitea ebatsi ondoan,

maitatzeko ahalmena ere bahituko didazu kutxa giltzatu batean.

Eta, neure-neurea zarela sentitzen dudan egunean,

arrotz bat etorriko da gurera --bildotsaren ipuinean otsoa bezala--

eta betiko eramanen zaitu.

 

Zauri erauntsiak zabalduko dira ene baitan orduan.

Maite nuenaren maitea ebatsiko didate bigarren aldiz.

Oraindik munduan ez zaudela,

utzidazu zu gorrotatzen, laztana.

Zuregatik bizitza osoa entregatu baino lehen.

 

© Edu Zelaieta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko