Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EZIN ZAITZAKET ALDATU UDABERRI HORI HONETAN
(2002)
EZ NAIZ DAMU
(2002)
ESNAERA
(2002)
GAUAREN EZKUTUKOAK
Ana Urkiza , 2000
Gaueko azalaren sorgindura,
sagar erre gorriaren
bizi-poz negar-zotin gazia,
ezti pozoia.
Piztu da suziria
gau beltzaren paparrean
krabelin...
Zer gertatzen da
arrastiko zeru okreetan
eta goizaldeko ortze garbietan,
gaua zorion
eta eguna zorigaitz
zaizkigunean?
Berri imintzioa gauean
belar bustiak...
ihintza goizaldeak.
Araztu gaua:
egunsentirarte.
Ostantzak
lepoa
moztu...
argiari.
Saguzaharra
egunsentiaren belazean
gerizperatzen.
Gauaren gelan
izarrak urrutiko minez.
Izarrak ostatu
sabairik gabeko etxean.
Ilargiaz
bestalde,
gaua ilun.
Ilargipean
hondartza
borxatu
...isilean.
Belutu zaigu
jada
gaua.
Negarrak
gauez
ozenagoa egiten du
oinazea.
Su antzemalea
zeru gorrian,
gau-ke ikara
gorputz ebatuan.
Izerdi tantak irrist
gauaren lokietatik.
Harpea du
ilunak
irentsi.
Ilunkeran
desagertzen da
ildoa
lotara
ortzemugan...
Gau ertzeko asmakizunak
biharamona artifiziozko,
irudimen ebaindua
lokamuts.
© Ana Urkiza