A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BOST LORE
      (1933)

BORROKAK
      (1938)

TXINAN
      (1952)

IHAUTERI
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

HASERREA

        Patxi Etxeberria , 1937

 

 

Hilik dut anai maite, Artxanda gainean:

Auzoko kankailuak jo dit saihetsean.

Amak garrazki du min orain bihotzean...

Hain gure genuena geron baserrian.

 

Akerrek sortu zuten guretzat gudua:

Uste zuten zutela laguntzat zerua.

Hain zitzaien horrela harrotu burua...

Bitartean hura zen euskaldun osua.

 

Azkeneraino eutsi, hil behar-ta ere:!

Eginkizun ederra oso zuen bere.

Eskaintz gaizkatzailea egonarriz bete...

Guztiak ez egiten beste horrenbeste.

 

Lagunei esan zien: Hobe da, zoazte!

Aberriari zabal etorkizun ate.

Zuen seme-alabak bitez elkar-maite...

Eraso zakarrean irauna bezate.

 

Euskotar aho-zuri, bildotsak bailiran:

Nahiago nikek orain indarrean izan.

Ahitu zaidak arnasa, horren pixka nintzan...

Jainko! Hartu nazazu sutopa bainintzan.

 

Anaiak ez zidan, ez, aberria saldu...

Bitartean, ordea, bere buru galdu.

Eskaintz haundia dio Goi Jaunak onartu...

Alargun onak ezin seme zintzo ahaztu!

 

© Patxi Etxeberria    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko