Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
TXINAN
Patxi Etxeberria , 1952
Txinan behin ere ez dut ikus
txantxangorririk
hari begira ezingo
egin bertsorik.
Elurra zenean
etxe sapaiean
izkutatzen zen gaixoa
beldur antzean.
Txepetxa ta buztanikar
ahaztuak ditut,
txuntxunaz ezin hiztxo bat
esango dizut.
Alaigarri nitun
txit maite eta kutun:
Oroimenean dira, aldiz,
ager bizidun.
© Patxi Etxeberria