Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
IHAUTERI
Patxi Etxeberria , 1988
Ihauteri dugu gaur, zoroen eguna
Euskaldunok inondik behar ez deguna.
Etsaiak eman digu bailitzan beruna....
Ez dugula opako inondik ez duna.
Rio nazkagarrian brasildarrak ero
Zabalkundeak dakar arnasez txit bero.
Inork ez ikusi nahi letorkena gero...
Negar malkoa darit ohean gauero.
Alboko biztanleak, hotsaundiz ibiltzen
Eguratsak iradu gaitula zikintzen.
Guztion etxetara irratiz iristen....
Ikas beharra degu belarrik itxitzen.
Behinola haratuzteak, izaten zituzten:
Hiru egun ondoren barau estu zuten.
Gurasoek apalik esaten ziguten....
Orduko egun latzak oroituz gatxauden.
Euskotarren sinismen behinola bai zutik
Ez digu aitortu nahi mokolo gezurtik.
Beheraka egin digu egunero ordutik....
Piztea dagokigu oraintxe bertatik.
Tamalez, askorentzat, eginkizun gaitza!
Bigunagoa omen Aizkorrin harkaitza.
Lotsagutxiko dator lasaken ekaitza....
Eska dezagun zintzo Goi-goiko emaitza.
© Patxi Etxeberria