A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ASPALDI HONETAN
      (1994)

ETXEORRATZEK
      (1994)

BIHAR EURIA EGITEN BADU
      (1994)

ZER ZOR DIEZAIOKET
      (1994)

KATUEN AUTOPSIA
      (2007)

KEAREN ANATOMIA
      (2007)

NEKEA
      (2007)

ZALDIAREN BURUSI KISKALIA
      (2007)

KOADRO IZOZTU HONETATIK
      (2010)

ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE
      (2010)

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
      (2010)

GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

GALDETU AL DIZU INORK NITAZ

        Asier Serrano , 2010

 

 

Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?

Berunezko kateak daramatzat oinetara lotuak, eta nire

gabardinaren patrikak ibai ertzetako igelez daude habitatuak.

Ehunzango erraldoi baten pausoen zama kiribiltzen zait

eztarrian zeharka, baina gerturatuz gero, lepoko markok,

haragi ustelaren pleguak baino ez dira. Nahiz eta apur bat

kulunkan eta tantoka eraman, turbante koadrodun bati esker

bere lekuan eusten diot garuna dei diezaiokedan odolbilduari;

eta mendeku hitza oraino ez zaidanez ahaztu, bere funtzioa

betetzen duela sinesten dut. Nik dakidala hamabi labankadak

zulatzen dute nire bizkarra, nik dakidala, ezin izan baititut

zenbatu; labankadok sorrarazten duten mina ordea ez da ezer,

bularraldean zintzilikatzen zaidan geziak eragiten didan min

zorrotzarekin konparatuz gero. Herdoiltzen hasia da gezia, eta

gainera, ezin uxatu dezakedan papagai zuri-beltz bat pausatzen

zait berton. Ez da isiltzen papagai zuri-beltza, behin eta berriz

diosta: <<Jo haute, jo haute, baina ez haute makurtu>>.

 

Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?

Ez ezazu uste hiria ez den beste inon galdu naizenik, edo

auzorako bidea ahantzi dudanik. Inork nitaz galdetzen ez

badizu, inor horrek bere amets gorrienetan ikusi nauelako da.

 

© Asier Serrano    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko